We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Barnera Begira

by Rumbo.

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €9 EUR  or more

     

1.
Iaaaaa dena sutan dago ya. Azkenean etorri da infernua Gizakiek ondo zenuten merezia Jaso ezazue ene madarikua Heldu da zuen bukaeraren eguna Zuen gorputzak sutan kiskaliko dira. Maitasuna atxilotu egin dugu Ta etorkizuna zuen amets gaiztoa izango da. Iaaaaa dena sutan dago ya. Azkenean etorri da infernua Gizakiek ondo zenuten merezia Jaso ezazue ene madarikua
2.
Betidanik izan dudan zama, Aurpegian jarritako kareta Ta sentimenduak Zelda bakanetan atsilotuak. Txikitatik antzeztutako papera Harrotasunez ateratzen nintzen kalera Ta ahal nun guztitan Mina egiten nien aurpegian. Inork ezidan esplikatu Ene bihotzaren zuntzionamendua. Diskusioak nire buru barnean, Kontzientzia isilarazia, Ta besti musika haitzen bolumen handitan Nire hezurren luzerarekin haserretuta Nire ahotsaren doinuaz lotsatutaaaa Beti ihes egiten nire munduan Bizitzako madarikua... ...Gizaki jaiotzia Nire mundu fantastiko hortan sartua Enuen arreta jartzen kampokokuaz Gero dena kili-kolo begik irekitzean Jada ihes egitea ez da aukera Inork esplikatu ez dizun gauza bat Nola nahasten dira sentimenduak Bitartean egongo zera bidean galduta Hiltzekon zorian topatuko duzu erantzuna
3.
Hipokrisia da noranzkoa, Zure gezurren gakoa. Diruz zikinak kale guztiak Ta ni beste alde batera begira... Galtzen ari zaizkigu gazteak Diru eta robot artean. Deshumanizazio mendea Ta ni begira beste alde batera... Hau da esnatu ezina, Batzuetan nahiko nuke egon hilda Hainbeste arazo daude munduan Ta ni kezkatuta nire buruaz Askatasuna da fantasia Mendebalden ez dagon guztintzat. Milaka arima torturatzen dira Ta ni beste alde batera begira... Akojonatuta gaude denak Jauntxoen esku tartean Bakarrik geratzen da nekea Ta ni begira beste alde batera... Hau da esnatu ezina, Batzuetan nahiko nuke egon hilda Hainbeste arazo daude munduan Ta ni kezkatuta nire buruaz Batzuetan sentitzen dut enaizela... Nire bidea beste bat dela... Barnera begiratzen dudan bakoitzean Hegan dablitza txoriak Gauzak egitearen zergaitia Nahasten zaizkit barrenean. Dualitatea nire kontra Hainbeste aukera eta ni erdian galduta Hau da esnatu ezina, Batzuetan nahiko nuke egon hilda Hainbeste arazo daude munduan Ta ni kezkatuta nire buruaz
4.
Zarata 03:41
Iaaaa zenbat zarata dagoen hemen... Gosez hildakoen oihuak Diruaren txintxina Milioika motorren hotsak Espekulazio zurrumurruak Politikarien gezurrak Eta ama lurraren haserre dardarak, zarata Etengabeko kexuakkk, zarata. Gauerdian bakarrik hiltzen direnen negarrak Injustuzia gehiago toleratu ezin dutenak Kartzeletan usteltzen direnen oihuak Arreta jarriz gero hoiek guztiak etabar Iskanbilzak betetako munduan Ostruken moduan burua lurpean Ezinezko lasaitasun bila Iaaaa zenbat zarata dagoen hemen… Iaaaa zenbat zarata dagoen hemen…
5.
Berriro lurrean aurkitu naiz Nire hodeietatik erorita Guztiz galduta Ta nire barne galdera guztiak Aurkitu ditut lurretik botata Zapalduta Kobazuloan , argiak itzalita, isilpean Boligrafo batekin munstroak ehizatu nahian Eta ipar izarra ezkutatuta Etorkizunarekin beldurtuta Eta bizi nahi dut errealitatean Eta ez nire ametsen esperoan Orainean, orainean!! Berriro ere nora ezean, Denborari ihesi nahian, Desagertu nahian... Heriotza izango da sekretua Eta betirako deskantsua, Maitasun mundua! Kobazuloan , argiak itzalita, isilpean Boligrafo batekin munstroak ehizatu nahian Eta ipar izarra ezkutatuta Etorkizunarekin beldurtuta Eta bizi nahi dut errealitatean Eta ez nire ametsen esperoan Orainean, orainean!!
6.
Bizitza da Zirkuitu bat Eta dena errepikakorra Zuk zeuk sortuak, Paranoiak Arduratsu beti ibili behar duzu Nahaste borraste guztiak gestionatzean Esanzazu, behingoz bai esanzazu Nazkatuta, zorabiatuta zaudela Eta kaletan aurkitzen zara Beraka begira, txapela jantzita, Begirada guztik daude zure gainean Bueltaka bueltaka bueltaka buelta Kale guztiak berdinak dira Biraka biraka biraka bira Hala gabiltza gizaki guztiak Bueltaka bueltaka buelta... Gelditu zazue nik hemendik jaitsi naetela, jaitsi naetela paradoxa errepikakorrak bukatutakoa berriz hasten inoiz geratu ezin den motorra denbora ez da inoiz nekatzen zure izana bizitza osorako da hori ez da hain errez aldatzen atera zarela uste duzunean inoiz baino barrurago sartuta zaude esaidazu nola egiten duzun lasai bizitzeko kontaidazu zein trikimailu duzun ez pentsatzeko lagunduidazu zurrunbiloan sarturik bainago beti noa korrika bueltaka biraka eta jada nekatuta nago... Egiteaz bueltaka bueltaka bueltaka buelta Kale guztiak berdinak dira Biraka biraka biraka bira Hala gabiltza gizaki guztiak Bueltaka bueltaka bueltaka buelta Beti galduta kale berberetan Biraka biraka biraka bira Inoiz geratu ezin den motorra Bueltaka bueltaka buelta... Gelditu zazue nik hemendik jaitsi naetela, Gelditu zazue behingoz nik hemendik jaitsi naetela, Gelditu zazue mesedez nik hemendik jaitsi naetela, jaitsi naetela
7.
Dena hil da jada Ta jada ez da geratzen ez ilusiorik. Denak galduta Bere begien aurrean daukatena ahazturik. Eta iragana osoa nahasten zaigu gure barnean Zer dagoen jakin gabe Ezin gelditu Zoriontasun falta topatzen duzu. Zure eskuak lotuta, zentzumenak itxita, Zurrunbiloan sartuta.... Begirada galduta, muturra josita, norabiderik gabeko egunak... Ardiak bezela denak goaz norabide berean Aurrera begiratu gabe Eta ez al da egia zure bizia? Eta nork uka dezake zure zentzua? Pentsamendua, askatasuna... Gure kaiola! Behingoz esnatu Eta zure bizitza alda egin ezazu amets bihurtuz
8.
Biraka, denboraren atzetik korrika Aurrera egin nahien atzera Egin duzun patua ahaztuta, nekatua. Galduta, lokatz putzu batean sartuta, Ezin duzu gelditu denboraren makina. Eta mundua desoreka konstante batean Mugimendu ikasi ezina Eta denok gaude hor sartuta. Abiadura igotzen zoazen heinean Estutzen zaizkizu orduen zereginak Nora dijoaz orduak? Ametsik gabeko gau batean galduak Betirako joan dira Bizi izan dituzun momentu guztiak Ta esan ezazu ez zaudela lokatzetan itota, Bakardadeak beldurrik ematen ez dizula. Honezkero balaztak aspaldi galdu zenitun Istripua ikusten duzu baina ezin duzu gelditu Ta ezin gelditu.... Begiratu zure barnen ea zer daukazun Esandakok betetze al dituzu? Erortzeko zorian zaudela ez al zara konturatu? Etsita, irudimenean eskegita Zure burua erdian jarrita Baina gorputza bidetik jusita, lagunak utzita Zure legea autodestrukzioa, Beltzez margotuta zure giroa, Zerbait gaizki egitean no te hagas el zoroa! Maitasunaren beharra ez al duzu? Egin zure buruari iruzur... Patriarkatuaren gezur guztiak sinetsi al dituzu? Ta galdu da denbora Ta inoiz ez duzu izan kontrola, Trukatutako jokoa. Heldu da zure ordua Orain damutu zaitez egin duzunaz: Saldu zenuen zure burua Haria hautsita zure arima etsita. Memoria galduta bizitza berriz hastera.... Bilakaera da zure aposturik honena Ez baduzu nahi bueltatu atzera. Goazen behingoz zeozer aldatzera, konpontzera Berriz hastera, errutinan arraun egitera, Kontzentrazioa berreskuratzera, Ahaztutako hori zaintzera. Saiatu! gehiago egin eta gutxiago dudatu, Nahiz eta ez gustatu gutxienez probatu, Erotzen zaituen hori aurkitu. Arduratu! Logura izanda ezin lokartu Denbora ezin baita gelditu.... Ta ezin gelditu...
9.
Ulu 05:06
Oihaneko otsoak bezala Bakardadea sentitzen dut azalean. Aztiaren begiak begira ditut jada Kristalezko bola handian. Etorkizun lausoak izkutatzen dit iparra, Biraka ibiltzen naiz nire buztana janaz. Aurrera jarraitzeko beldurrez nabil eta Munstroak irudikatzen ditudala. Eta nire azala Sasiz urratuta odoletan. Barru gorri gordinak Ekaitzak erotuta Ulu egin zazu otsoen antzera Ulu egin zazu gau ilunean Kanta itzazu ta askaitzazu penak Kanta itzazu arazoak sutara Eta beti erne ibili behar Penintsulako azken otsoa izanda. Ezin aurkitu izkutalekua, Letaginak zorrozten hasi beharko naiz Zuenak egin du, Otso guztiak batuko ditut Sare zikin horrekin bukatuko dugu Zuen zangoak moztuko, hezurrak hautsiko Ta aurpegiak jango ditugu Plaga zikin horrekin bukatuko dugu Gizaki guztiak akabatuko dituen birusa askatuko Sortutako hondakin guztiak janarizko dizkieu Ulu egin zazu otsoen antzera Ulu egin zazu gau ilunean Kanta itzazu ta askaitzazu penak Kanta itzazu arazoak sutara
10.
Amorrua dut aurpegian Gineko min konstantea induzitua Bizitzaren noraezak eragina Gure artean egindako minak Zauri finak izaten dira Infekzio handien ondorioak Gure barnen gordetako irak Botaka modun botatako hitzak Ezin zaitut begitara begira gaur ez Atzo esandakoak utzi zidan negarrez Labankadak botatzen como medias verdades Politikarin antzera sentimenduik ez Zeinek eman dizu baimena nire bizin sartzeko? Nire etorkizunaz erabakitzeko? Responsabilidade guztik zeure eskun hartzeko Ta bestek indako lana isilarazteko? Gure gainen jartzeko boterea hartzea Besteak zapaltzeko eskubidea eskuratzea Nekea aprobetxatzea saltzeko edozein mierda Epea jartzea suntsitzeko gure etxea Siempre firme pa que no se te vea el plumero, Que no tienes ni puta idea en este terreno Pero sigue hinchandote alimentando el ego Que el dia que explote explotara el planeta entero Amorrua dut aurpegian Gineko min konstantea induzitua Bizitzaren noraezak eragina Gure artean egindako minak Zauri finak izaten dira Infekzio handien ondorioak Gure barnen gordetako irak Botaka modun botatako hitzak Zure amai ahaztu zitzaion zaintza erakustea Horren ordez telebistak hezi zaitu kutsatuta Normala da ibiltzea zure buruz lotsatuta Zure lagunak hain gaizki tratatzeituzu ta. Ez dut energia malgastatu nahi Beti zure zain egoteaz jada nazkatu bait naiz Ez naiz zure atzetik joango ipurdia jaten Nire ideiak ezbaituzu errespetatzen Espekulatzen zoazen einen zure lagunen Pentsamenduak zoaz deuseztatzen, ukatzen Inbentatzen dituzun gezur guztiak sinisten Ta azkenen ez dakizu errealitatea zer den. Sigo esperando el dia en que venga la muerte Espero que venga elegante y se lleve a toa la gente Que los humanos sean extinguidos para siempre Pa que la pacha mama pueda vivir libremente

about

Barnera Begira etxean autoekoiztutako diska da, 2020-2022 tartean. Norberaren barnera begira eteratako arazo, kezka eta kexen zerrenda da. hainbat estiloren eta Euskararen arteko nahasketa sustatzen da, hala nola Rocka, Flamenkoa, Rapa edo Jazza.

credits

released May 30, 2022

Ekoizlea: Rumbo (Paul Urtiaga Chasco) @paulurti
Portadak: Dardar (Iraia Minerva Bermejo) @dardar_ka

license

tags

about

Rumbo. PV, Spain

contact / help

Contact Rumbo.

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Rumbo., you may also like: